Homo antecessor
Duela 800.000-1,2 milioi urte bizi izan zen Homo generoko espeziea. Oraindik argitzeko dago, Homo heidelbergensisen aitzindaria den edo biak espezie bera diren. Burgosko Atapuerca mendizerran dago espezie hori aurkitu den aztarnategi bakarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Homo antecessor Hominidae familiako espezie (edo azpiespezie) bat izan zen, duela 1,2 milioi urtetik 800.000 urteraino bizi izan zena. Atapuercan (Espainia) aurkitu zen José María Bermudez de Castro, Juan Luis Arsuaga eta Eudald Carbonellek gidatutako indusketa batean.[1] Hauen ikerketek Europako gizakirik zaharrenetakoa dela ebatzi zuten. Homo antecessor fosilen lehenengo agerraldia TD6 Dolina Handia edo Aurora estratua deritzon geruza arkeologikoan izan zen. Espezie (edo azpiespezie) honek zalantzak sortzen ditu arkeologoen artean, ez baitakite ongi zein harreman duen Europako beste Homo espezieekin.[2]