Heresiak Erdi Aroan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Heresia bereziki kleroaren eskutik sortutako termino bat da, eta erreferentzia egiten dio, hain zuzen ere, fenomeno erlijioso bati, zeinaren bitartez heretikoek beren hautaketa erlijosoa egiten zuten euren fedea kontutan hartuz edo euren fedearen barnean, eta ez euren fedearen aurka[1][2].
Halaber, heresia gisa ere ulertuko da Erdi Aro Betean zehar, bereziki, dogma kristauak onartzen ez dituen edo kritika egiten dien banakoa, Eliza Erromatarraren doktrinari uko eginez[3]. Izan ere, etimologikoki heresia kontzeptuak grekeraz hautaketa esan nahi du[2][4], heretiko gisa izendatutako banakoak haren “hautaketa” erlijiosoa egiten duelarik, betiere fedea kontutan hartuta.