Henry Wadsworth Longfellow
From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry Wadsworth Longfellow (Portland, Maine, 1807ko otsailaren 27a - Cambridge, Maryland, 1882ko martxoaren 24a) Ameriketako Estatu Batuetako poeta izan zen. Hizkuntza irakaslea izan zen Harvard Unibertsitatean. Outre-Mer (1834-1835, Itsasoz haraindian) bere lehen obran Europan (Frantzia, Espainia, Italia, Alemania) izan zeneko gorabeherak agertu zituen. Voices of the night (1839, Gaueko ahotsak) bildumako zenbait poema oso ezagun egin ziren. Evangeline idazlanean (1847) berriz, akaiarren aurkako esetsaldi mingarria islatu zuen. Longfellowen obrak arrakasta handia izan zuen XIX. mendean zehar Estatu Batuetan eta Europan. Harenak dira halaber, The Song of Hiawatha (1855, Hiawathako kantua, B. Hidalgok euskaratua) eta The Tales of a Wayside Inn (1863, Errepide ondoko ostatuko ipuinak) obrak.
Henry Wadsworth Longfellow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portland, 1807ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Cambridge Portland Maine Brattle Street (en) Kirkland Street (en) |
Talde etnikoa | Estatubatuarra |
Heriotza | Cambridge, 1882ko martxoaren 24a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Peritonitisa |
Familia | |
Aita | Stephen Longfellow |
Ama | Zilpah Wadsworth |
Ezkontidea(k) | Fanny Appleton Longfellow (en) Mary Storer Potter Longfellow (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bowdoin College (en) |
Hizkuntzak | italiera gaztelania ingelesa frantsesa portugesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, eleberrigilea, katedraduna eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Dante Alighieri, John Keats eta Charles Dickens |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea |
Mugimendua | erromantizismoa |
| |