Charles Dickens
From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles John Huffam Dickens (Portsmouth, Hampshire, 1812ko otsailaren 7a – Gad's Hill Place, Higham, Kent, 1870eko ekainaren 9a)[1], idazle ingeles ezaguna izan zen.[2] Narrazioan maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotza egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Haren lanen artean ezagunenak dira Oliver Twist, Eguberri kanta eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada.
Charles Dickens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles John Huffam Dickens |
Jaiotza | Landport (en) eta Portsmouth, 1812ko otsailaren 7a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | Charles Dickensen Museoa Tavistock House (en) |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Heriotza | Gads Hill Place (en) eta Higham (en) , 1870eko ekainaren 9a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Aita | John Dickens |
Ama | Elizabeth Dickens |
Ezkontidea(k) | Catherine Dickens (1836ko apirilaren 2a - 1858ko ekaina) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Leinua | Dickens family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria, gizarte-kritikaria, antzerkigilea, autorea, haur literatura idazlea, editorea, prosalaria eta botanikaria |
Lantokia(k) | Rochester |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Izengoitia(k) | Boz |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra eleberri laburra ez-fikzioa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
| |
Era guztietako kritikak izan zituen. Batzuk oso onak izan ziren, George Gissingek eta G. K. Chestertonenek kasu: goraipatu egiten zuten Dickensen idazkera, hizkuntz trebeziagatik, pertsonaia landuengatik eta gizartearekiko zuen sentsibilitateagatik. Kontrako iritzia zutenak ere bazeuden: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, hala nola, gehiegizko sentimentalismoa, gertaera sinesgaitzak eta pertsonaia arloteak[3].
Arrakasta handia lortu zuen Dickensek bere garaian, eta oraindik ere bere lanak argitaratzen dituzte. Garai hartan ohikoa zen bezala, kapituluka argitaratzen zituen eleberriak Dickensek. Denek ez zuten liburuak erosteko ahalmenik; hori dela eta, irakurleak irrikaz egoten ziren zain, hurrengo kapitulua noiz argitaratuko. Gaur egun ere, mundu osoko idazleek miresten dute[4].