Hegazti idazkari
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hegazti idazkari edo hegazti sugekari (Sagittarius serpentarius) Sagittarius generoko animalia da. Sagittariidae familian sailkatuta dago eta hegazti harraparia da. Afrikako espezie endemikoa da eta kontinente hartako erdialdeko eta hegoaldeko sabanetan bizi da.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Hegazti idazkari | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Sagittariidae |
Generoa | Sagittarius (en) |
Espeziea | Sagittarius serpentarius J. F. Miller, 1779 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 130 g (pisua jaiotzean) 4,052 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 203 cm |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 44 egun |
Itxi
Erraz ezagutzen den hegaztia da, hanka luzeak, arrano itxurako enborra eta luma luzeak buruaren eta lepoaren atzealdean. 1'3 metroko altuera har dezake. Sabanako eremu zabalak atsegin ditu eta sugeak harrapatzen dituenez, historikoki espezie errespetatua da. 2000. urtean ordea IUCN elkarteak galzoriko espezie izendatu zuen[1].