Hagia Sofia (Trabzon)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hagia Sofia (grezieraz: Ἁγία Σοφία, "Jainkotiar Jakinduria"; turkieraz: Ayasofya) bizantziar aroko eliza da, Trebizondan (egungo Trabzonen) eraikia.
Datu azkarrak Kokapena, Turkiako probintzia ...
Hagia Sofia | |
---|---|
Kokapena | |
Turkiako probintzia | Trabzon probintzia |
Metropolitan municipality in Turkey | Trabzon |
Koordenatuak | 41°00′12″N 39°41′46″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1238 |
Izenaren jatorria | Jakinduria Santua |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Izena | Jakinduria Santua |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Manuel I.a Trebizondakoak 1238 eta 1263 artean Hagia Sofia eliza itsasertzean eta hiriaren erditik hiru kilometrotara eraiki zuen. Bera baino handiagoa den Konstantinoplako Hagia Sofia hartu zuen eredu.[1]
Otomandar turkoek 1461ean hiria konkistatu zutenean, meskita bilakatu zen eta erabilera hori izan zuen 1964an museo izendatu zuten arte. 2013ko uztailean, berriro meskita bihurtu zuten.[2]