Groenlandiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Groenlandiera[1] (kalaallisut) eskimo-aleutiar hizkuntza nagusia da.[2] 54.000 pertsonak hitz egiten dute Groenlandian (Kalaallit Nunaat): han, ofiziala eta mintzatuena da.[3] Groenlandierazko hiztun gehiago daude beste hiztun eskimo-aleutiar guztiek (tartean inuktituterazkoak) bat eginda baino.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Groenlandiera | |
---|---|
Kalaallisut | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Groenlandia, Danimarka |
Hiztunak | 58.000 |
Ofizialtasuna | Groenlandia |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Oqaasileriffik (Groenlandierazko Kontseilua) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza eskimo-aleut hizkuntzak Inuit languages (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, eskimal alfabetoa eta eskandinaviar braillea |
Aurrekaria | Middle Greenlandic (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | kl |
ISO 639-2 | kal |
ISO 639-3 | kal |
Ethnologue | kal |
Glottolog | gree1280 |
Wikipedia | kl |
Linguasphere | 60-ABB-g |
UNESCO | 687 |
IETF | kl |
Endangered Languages Project | 8689 |
Itxi
Haren familiako beste hizkuntzak bezala, polisintetikoa eta ergatiboa da. Ia ez du hitz elkarturik. Groenlandian hiru aldaera nagusi daude: iparraldeko, mendebaldeko eta ekialdeko groenlandiera. Mendebaldeko groenlandierari, hiztun gehiago dituenari, kalaallisut esaten zaio. Iparraldekoa, inuktun izenekoa, Qaanaaq (Thule) inguruan mintzatua da eta inuiterarekin lotura estua du.