Great Ouse
From Wikipedia, the free encyclopedia
Great Ouse (euskaraz: «Ouse Handia») Ingalaterrako ibaia da. Bere luzera 240 kilometrokoa da, East Anglia eskualdeko ur-laster nabigagarririk handiena eta herrialdeko laugarren ibairik luzeena delarik. Ouse Handiaren beheko zatiari "mendebaldeko Ibai Zaharra" eta "Ely Ouse" diote. Ouse izena zelta edo aurre-zelta jatorrikoa da eta, ziur asko, "ura" esan nahi du.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Great Ouse | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 240 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°48′36″N 0°21′18″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 8.530 km² |
Iturburua | Wappenham (en) |
Bokalea () | Ipar itsasoa |
Itxi
Ibaia hainbat iturritatik jaiotzen da, Northamptonshireko Syresham eta Sulgrave herrietatik gertu. Brackley, Buckingham, Milton Keynes, Newport Pagnell, Olney, Bedford, St Neots, Godmanchester, Huntingdon, Hemingford Grey, St Ives, Ely katedral hiria, Littleport eta Downham Market zeharkatzen ditu, The Wash bezala ezagutzen den eremuan itsasoratzen den arte.