Grafiosi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grafiosia gaixotasun fungikoa da, zumarrei erasaten diena. Ophiostoma novo-ulmi onddo askomizeteak eragiten du, zumarraren xilema hodiak hartu eta horietan barrena zabaltzen delarik; ondorioz, hostoak zimeldu eta zuhaitza ihartu egiten da. Azalaren eta egurraren artean bizi diren kakalardo eskolitido (Scolytus sp.) txiki batzuk dira gaitzaren bektoreak, onddoa hedatzen baitute.[1]
Datu azkarrak Grafiosia, Deskribapena ...
Itxi
Jatorria Asian duela uste da, baina Ipar Amerikan, Europan eta Zeelanda Berrian hedatu da. Iberiar penintsulara 1970eko hamarkadan iritsi zen.[1] Milaka eta milaka zumar hil ziren garai haietan. Iruñean soilik hamabost bat mila ihartu zirela uste da. Erresuma Batuan hamabost milioi eta AEBetan berrogei milioi hil ziren.[2]