Giza Garapenaren Indizea
bizi-itxaropena, hezkuntza eta diru-sarreren neurketak / From Wikipedia, the free encyclopedia
Giza garapenaren indizea (GGI) Nazio Batuen Garapenerako Programak sortutako neurketa berezia da. Gizarte adierazle estatistiko bat da eta hiru parametroz osatuta dago:
- Bizitza luzea eta osasungarria: bizi itxaropenaren datuekin neurtua.
- Hezkuntza: alfabetizazio tasa eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Goi Mailako Irakaskuntzaren tasa gordina kontuan izanik neurtua.
- Bizitza maila egokia: barne produktu gordina, per capita estatubatuar dolarretan neurtua.