George Orwell
From Wikipedia, the free encyclopedia
George Orwell —jaiotza izenez, Eric Arthur Blair, baina idazletzat zerabilen George Orwell izengoitiaz ezagunagoa— (Motihari, Britainiar Raj, 1903ko ekainaren 25a - Londres, Ingalaterra, 1950eko urtarrilaren 21a) Indian jaiotako britaniar idazlea eta kazetaria izan zen.
George Orwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eric Arthur Blair |
Jaiotza | Motihari (en) , 1903ko ekainaren 25a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1903ko ekainaren 25a - 1927) Erresuma Batua (1927 - 1950eko urtarrilaren 21a) |
Bizilekua | Barnhill (en) Londres Paris |
Talde etnikoa | Ingelesa |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1950eko urtarrilaren 21a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Church of All Saints cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Richard Walmesley Blair |
Ama | Ida Mabel Limouzin |
Ezkontidea(k) | Eileen O'Shaughnessy (1936ko ekainaren 9a - 1945eko martxoaren 29a) Sonia Orwell (1949ko urriaren 13a - 1950eko urtarrilaren 21a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Eton College 1921eko abendua) Wellington College (en) St Cyprian's School (en) 1917) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gerra-berriemailea, poeta, saiakeragilea, kazetaria, eleberrigilea, literatura-kritikaria, autobiografialaria, liburu-saltzailea, gidoilaria eta iritzi-kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Charles Dickens |
Kidetza | Batasun Marxistaren Langile Alderdia |
Izengoitia(k) | George Orwell |
Genero artistikoa | dystopian literature (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Independent Labour Party (en) |
| |
Haren obrak bizitzan zehar izandako bizipen pertsonalen arrastoak ditu: gazte garaian Birmanian ordena kolonialaren ordezko gisan betetako postuaren ondorioz britainiar inperialismoaren aurka garatutako konpromisoa; Londres eta Pariseko langileriak sufritzen zituen bizi-baldintzak ezagutu ondoren, sozialismo demokratikoaren alde; eta, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu ondoren, totalitarismo nazi eta estalinistaren aurka.
Kronista, literatura-kritikari eta nobelista izateaz gain, Orwell XX. mendeko 30 eta 40. hamarkadetako ingelesezko saiogile nabarienetakoa ere bada. Hala ere, totalitarismoaren aurkako bere bi eleberriongatik ezaguna da, batez ere, biak Bigarren Mundu Gerra ondoren argitaratuak: Abereen etxaldea (Animal Farm, 1945ekoa) eta 1984 (Nineteen Eighty-Four, 1949koa), bigarrena bere biziaren azken urteetan idatzia eta hil baino lehentxeago argitaratua. Hor, “Anaia Nagusia” kontzeptua sortu zuen: gerora, kontzeptua zainketa teknika modernoak kritikatzeko ohiko hizkerara igaro da. Horrez gain, orwelldar adjektiboa erabilia da maiz idazle unibertso distopiko eta totalitarioez hitz egiteko.