Gatz (kimika)
konposatu kimikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kimikan, gatza katioi eta anioi multzo batez osatutako konposatu kimiko oro da, karga elektriko neto neutroa duena.[1] Gatzak lortzeko modu ohikoena azidoen eta baseen arteko neutralizazio erreakzioa da.[2] Konposatu hauek osatzen dituzten ioiak inorganikoak zein organikoak izan daitezke. Esaterako, kloruroa (Cl−) inorganikoa da eta azetatoa (CH3COO−) organikoa.
- Artikulu hau osagai kimikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gatz».