Galiziako Bloke Nazionalista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bloque Nacionalista Galego (BNG) Galiziako alderdi politiko nazionalista eta ezkertiarra da, 1982an sortua. Barne antolakuntzari dagokionez, alderdi politiko ezberdinetako fronte zabala da. Bere burua ezkerreko nazionalismo galiziarrean kokatzen du, eta bere baitan -abertzaletasunari dagokionez- aniztasun handia dago, federalismotik independentismoraino.
Galiziako Bloke Nazionalista | |
---|---|
Datuak | |
Mota | koalizio politikoa |
Herrialdea | Galizia |
Ideologia | Galiziar nazionalismoa, sozialismoa, Galicianism (en) , errepublikanismoa eta Euroeszeptizismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Aliantza Askea |
Agintea | |
Lehendakaria | Ana Pontón |
Egoitza nagusi | |
Gazteria | Galiza Nova |
Historia | |
Sorrera | 1982ko irailaren 26a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
2024an 590 zinegotzi ditu Galizia osoan[1], 16 diputatu probintzial, 25 parlamentari Galiziako Parlamentuan eta europarlamentari bat (Herriek Erabaki koalizioan, txandakatuta). 2024ko Galiziako hauteskundeetan bere inoizko emaitzarik hoberenak lortu zituen, botoen % 32 bilduz [2]
Europako Parlamentuan Europako Aliantza Askea taldean kokatuta dago.
Confederación Intersindical Galegarekin loturak mantetzen ditu.
Egoitza nagusia Donejakue Konpostelakoan daukate.