GAFAM
Google, Amazon, Facebook, Apple eta Microsoft biltzen dituen akronimoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
GAFAM akronimoak interneteko enpresa indartsuen batzuk izendatzen ditu: Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft. AEBetako multinazional hauek urte gutxiren bueltan bihurtu dira eremu digitala arautzen duen oligopolio bateko aktore.[1] Ikerlariek frogatu dute GAFAMen eta hedabideetako edukiaren arteko konexioaren hazkundea, baita taldeak ekonomia digitalean sormen eta kultura industrien etorkizuneko garapena baldintzatzeko patroiak ezartzeko duen gaitasuna ere.[2] GAFAMetako bakoitzak bere ekosistema sortzen du, baina jatorri desberdina izan arren, guztiek antzeko egiturak sortzen dituzte. Haien ezaugarri nagusiak: modu ekosistemikoan lehiatzen dira, eta ez produktuka, oso talde zentralizatuak dira, hedapen-hazkunde nabarmena dute eta liderrak dira burtsa-kapitalizazioan.[3]
GAFAM | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | GAFAM |
Mota | akronimoa, Ezizena eta taldea |
Osatuta | Amazon.com Apple Inc. Big Tech (web) (en) Discord Meta Platforms Microsoft Snapchat TikTok |