Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frederiko II.a[1] (Jesi, Markak, 1194ko abenduaren 26a – Castel Fiorentino, Apulia, 1250eko abenduaren 13a), ezizenez Stupor mundi edo «Munduko miraria» deitua, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1220-1250 bitartean. Horrezaz gain, Italiako erregea (1220-1250), Alemaniako erregea (1212–1250) eta Siziliako erregea (1198–1250) izan zen. Seigarren Gurutzadan parte hartu ondoren, Jerusalengo errege bihurtu zen[2].
Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1225 - 1228
1220 - 1250
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Jesi, 1194ko abenduaren 26a | ||||||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua Siziliako Erresuma | ||||||||||
Bizilekua | Palermo | ||||||||||
Heriotza | Fiorentino (en) , 1250eko abenduaren 13a (55 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Palermoko katedrala | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||||||||||
Ama | Konstanza I.a Siziliakoa | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Constance of Aragon (en) (1209ko abuztua, 1209ko abuztuaren 15a (egutegi gregorianoa) - 1222ko ekainaren 23a) Elisabet II.a Jerusalemgoa (1225eko azaroaren 9a, 1225 (egutegi gregorianoa) - 1228ko apirilaren 25a) Isabella of England (en) (1235, 1235eko uztailaren 20a (egutegi gregorianoa) - 1241eko abenduaren 1a) Bianca Lancia (en) (1244 - 1244) | ||||||||||
Bikotekidea(k) | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Hohenstaufen etxea | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina Siziliera alemana frantsesa greziera arabiera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | subiranoa, idazlea, poeta eta monarka | ||||||||||
Mugimendua | epikureismoa | ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Seigarren Gurutzada | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||
Erdi Aroko Germaniako enperadorerik boteretsuenetariko bat izan zen, eta bere burua erromatar enperadoreen ondorengo zuzentzat jotzen zuen[3]. Aitasantutzarekin hainbat gerra izan zituen; izan ere, Aita Santuen Lurraldea iparraldeko Italian zituen lurraldeen eta hegoaldeko Siziliako Erresumaren artean zegoen. Lau aldiz eskumikatu zuten eta Gregorio IX.ak antikristo deitu zion.