Fisikaren historia
zientzia honen historiari buruzko artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fisika (antzinako grezieraz: φύσις, physis; 'natura' esan nahi duena) zientziaren oinarrizko adar bat da, naturaren inguruko ikerketaz arduratzen dena. XIX. mende arte, fisika “naturaren filosofia” gisa ezagutzen zen, garai horretara arte naturaren inguruko ikerketa eta hausnarketa filosofikoa oso loturik baitzeuden. Gaur egun, aldiz, materia, energia eta bi horien arteko harremanen inguruko ikerketa bezala definitzen da.
Fisika, zentzu batean, zientzia puru oinarrizkoena eta zaharrena da; bertan ematen diren aurkikuntzek aplikazioa baitute zientzia naturaletan, materia eta energia mundu naturalaren oinarrizko osagaiak diren neurrian. Gainerako zientziak, orokorrean, mugatuagoak izan ohi dira eta fisikatik jaio diren adar gisa kontsideratuak dira gehienbat. Fisika, gaur egun ere, bi zatitan banatuta aurkezten da: fisika klasikoa eta fisika modernoa.