Fish and chips
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fish and chips (euskaraz, literalki, 'arraina eta patata frijituak') janari lasterreko plater beroa da, arrain-xerra frijitua birrineztatua, patata frijituekin zerbitzatua. Platera egiteko bakailaoa eta antzeko arrainak erabiltzen dira eta eraman ahal izateko paper edo kaxa batean biltzen da askotan[1][2]. Britainia Handiko plater nazional honek, Ingalaterran zuen jatorria, non bi osagai horiek kultura immigrante bereizietatik sartuak baitziren. Commonwealtheko nazioetan ere jaten da[3], bereziki, Australian eta Zeelanda Berrian.
Fish and chips | |
---|---|
arrain plater, patata platera eta janari laster | |
Materialak | arraina patata |
Osagaiak | arraina eta Patata frijitua |
Historia | |
Jatorria | Ingalaterra |
Arrain eta patata frijitu dendak 1860ko hamarkadan agertu ziren lehen aldiz Erresuma Batuan, eta 1910erako 25.000 baino gehiago zeuden Erresuma Batuan. 1930eko hamarkadan 35.000 denda baino gehiago zeuden, baina 2009an 10.000 inguru besterik ez. Gobernu britainiarrak arrain eta patata frijituen hornidura babestu zuen Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran. Erresuma Batuko elikagai bakanetakoa izan zen, gerretan arrazonatu gabea.