Fionia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fionia[1] (danieraz Fyn) Danimarkako bigarren uharterik handiena da. Uharteak 454.358 biztanle eta 2.984 km² ditu. Gaur egun Hegoaldeko Danimarka eskualdean dago baina, 2006 arte, bere barruti propioa zuen.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Fionia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Frøbjerg Bavnehøj (en) |
Mota | uharte |
Luzera | 85 km |
Zabalera | 60 km |
Azalera | 2.984,56 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°21′01″N 10°21′21″E |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarka |
Ur-gorputza | Itsaso Baltikoa |
Itxi
Fioniako hiri nagusia Odense da (166.305 biztanle), Hans Christian Andersenen jaioterria. Bigarren hiri handiena Svendborg da (27.318). Gainontzeko hiri batzuk Nyborg, Ærø, Kerteminde, Fåborg, Assens, Middelfart eta Bogense dira, denak kostaldean kokatuak.
Uhartetik Jutlandiara pasatzeko badaude 1930eko hamarkadan automobil eta trenentzako eraikitako zubia eta 1970eko hamarkadan eraikitako zubi esekia. Seelandiara joateko, berriz, Belt Handiko zubi esekia dago.