Fin de siècle
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fin de siècle (euskaraz: «mende amaiera», ingelesez: end of the century, alemanez: Ende des Jahrhunderts ) frantsesetik hartutako esapidea da XIX. mendearen amaiera definitzeko. Garai hori trantsizio garaia izan zen, Belle Époqueren dekadentziatik mende berriak irekitzen zuen garai berrietara begira. Fin de siècle kultura politikoaren gaiak oso eztabaidagarriak ziren eta faxismoaren eragin handia eta geopolitikaren zientziaren sorgailu gisa aipatu dira, lebensraum teoria barne.[1] XX. mendearen amaieran ere horrelako fenomenoak eman ziren.