Familia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Familia edo sendia pertsona talde bat da, elkarren artean nolabaiteko ahaidetasunez lotuak dituena.
Definizio ezberdinak aurki ditzakegu, bi aipatzearren:
- Rodrigo eta Palaciosen arabera: pertsona elkartea da, pertsona horiek elkarrekiko bizitza proiektu iraunkorra izatea nahi dute; kidetasun-sentimendu sendoak sortzen dira eta kideen arteko konpromiso pertsonala dago eta, intimitate, elkarrekikotasun eta menpekotasun-harreman estuak sortzen dira.
- Euskaltzandiaren arabera: ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena.[1]
Ahaidetasun egitura hiru harreman motakoa izan daiteke:
- bikote ahaidetasuna, sarri ezkontza dela-eta, edo bi baino gehiagoko taldeetan, poligamiaren kasuan, seme-alabekin edo gabe;
- arbaso berberak dituen talde bat. Adibidez, seme-alabatasuna, gurasoen eta seme-alaben artean;
- haurridetasuna, anaia-arreben artean, baina baita lehengusu artekotasuna ere.