Exoeskeleto
Larruazaleko ektodermoak kanpoalderantz jariatzen duen egitura gogor, eusle eta babeslea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Exoeskeletoa (grekotik datorren hitza, ἔξω, éxō, kanpo eta 'σκελετός, eskeleto) edo kanpo hezurdura zenbait animaliaren gorputza estaltzen, babesten eta eusten duen kanpo eskeleto jarraitua da. Aldiz, gorputzaren barneko eskeletoari edo hezurdurari endoeskeleto esaten zaio. Exoeskeletoa dute artropodo guztiek (araknidoek, intsektuek, krustazeoek eta miriapodoek besteak beste), eta zenbait belakik eta moluskuk (txirlek eta barraskiloek adibidez)[1].
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Badira biak, exkoeskeletoa eta endoeskeletoa, aldi berean dituzten animaliak; adibidez, ugaztunetan armadiloak eta narrastietan dordokak eta krokodiloak.[2]