Eutanasia
gaixotasun mingarri eta sendaezinari edota agoniako minei amaiera emateko, oinazerik gabeko hiltzea eragiten duen metodo-multzoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eutanasia (antzinako grezierazko εὖ, eu, "on", eta θάνατος, thanatos, "heriotza" hitzetatik)[1] mina eta sufrimendua amaitzeko eragindako heriotza da, bereziki gaixotasun edo elbarritasun baten ondorioz. Helburua bizitza sufrimendurik gabe amaitzea du. Gai eztabaidatsua da, etikaren nahiz erlijioaren aldetik.
- Artikulu hau gizakiaren eutanasia buruzkoa da; beste animalia espezieei errukiz eragindako heriotza gaitzat duena beste hau da: «Gizakiak beste animaliei egindako eutanasia»
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Badaude herrialdeen araberako legeak eutanasia arautzen dituztenak. 2021ean, legala da Belgika, Kanada, Kolonbia, Luxenburgo, Herbehereak, Espainia, Zeelanda Berria eta Australiako estatu batzuetan (Queensland, South Australia, Tasmania, Victoria eta Western Australia).
Eutanasia hainbat modutan klasifikatzen da: zuzena edo zeharkakoa medikuaren ekintzen arabera, eta borondatezkoa edo nahi-gabekoa gaixoaren nahiaren arabera. [2]