Euskarabidea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskararen Nafar Institutua (ENAI) edo Euskarabidea euskara sustatzeko Nafarroako Gobernuaren erakunde aholkularia da, 2007ko irailaren 10ean sortua.[1] Erakundearen eginkizun nagusia nafar administrazioari euskarari buruzko aholkuak ematea da. Xabier Azanza izan zen lehenengo zuzendari-gerentea.
Bere lehen ekimenak euskarazko argitalpenak bultzatzea izan zen. 2008ko urtarrilean, adibidez, Araitz-Beteluko ahotsak liburua argitara eman zuen.[2]
2008ko maiatzaren 14an Euskararen Nafar Kontseilua bildu zen lehenengoz, zeina ENAIren parte-hartze organoa baita. Kontseilu horretan ENAIz gain, euskarari lotutako Nafarroako hainbat gizarte eragile parte hartzen du, besteak beste Euskaltzaindiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak, Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Ikastolen Federazioak.[3]