Euskal Herriko kazetaritza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kazetaritza, berandu iritsi zen Euskal Herrira, izan ere XVI. mendera arte ez zen iritsi. Horregatik, ez da harritzekoa ahozko kontakizunekin batera, nolabaiteko albiste-jardueraren lekukotza, eskuizkribu batzuetan gordeta izatea.
Gutunak, askotan prentsaren funtzio berdina egiten zuen baina, honek, ez zuen inprimakien ordezko izateko asmorik, informazio-iturriak ziren biak, eta ez zeuden beharturik pribatua edo pertsonen artekoa izan beharrik. Horregatik, gutun horietako asko determinatutako jende-talde bati jakinarazteko asmoz idazten ziren. Seguruenik, euskaldun batzuek informazio kanal hau erabiliko zuten, nahiz eta testigantza gutxi izan.[1]