Euskal Herria Bai
Ipar Euskal Herriko koalizioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herria Bai (laburtua EH Bai) Ipar Euskal Herriko alderdi politikoen koalizio abertzale eta ezkertiar bat da. Abertzaleen Batasunak (AB), Sortuk eta Eusko Alkartasunak (EA) osatzen dute, baita Batasunak ere 2013an desegin zen arte. EH Bai 2007ko Frantziako Hauteskunde Legegileetan aurkeztu zen lehen aldiz, Pirinio Atlantikoetako laugarren, bosgarren eta seigarren hautesbarrutietan.
Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Euskal Herria Bai | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EH Bai |
Mota | euskal alderdi politikoa eta koalizioa |
Ideologia | ezker abertzalea, Eusko abertzaletasuna, independentismoa, Aurrerakoitasuna, Ekologismoa eta feminismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Kontseilariak Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluan 2 / 54 | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2007 |
webgune ofiziala |
Itxi
EH Bildurekin erlazio handia du, Euskal Herriarentzat Euskal Estatu baten sorrera defendatzearen ondorioz.[1]