Ester
From Wikipedia, the free encyclopedia
Esterra azido karboxiliko batek alkohol edo fenol batekin erreakzionatzean, prozesuan ura galduz, eratzen duen konposatu kimikoa da[1].
- Artikulu hau konposatu kimikoari buruzkoa da; Bibliako pertsonaia gaitzat duena beste hau da: «Ester (Biblia)»
Adibidez:
Ester-mota asko daude. Kate motza duten azido eta alkoholetatik eratutako esterrak, normalean, usain gozoko likido lurrunkorrak dira. Ezagunak dira etil azetatoa, disolbatzaile gisa eta espasmoaren kontra erabilia; amil azetatoa, zelulosa-bernizen disolbatzaile gisa erabilia; binil azetatoa, butil azetatoa, zelulosa nitratoa eta lurrun natural edo artifizialen prestaketan erabiltzen diren beste asko[2]. Esterrak dira, orobat, fruituei beren usaina ematen dietenak: muxikari etil butiratoak, sagarrari propil butiratoak, etab. Kate luzeko azidoak glizerolarekin erreakzionatzean, lipidoak lortzen dira. Argizariak ere esterrak dira.
Esterifikazioa esterrak sortzen dituen erreakzio kimikoa da.