Esperanza Aguirre
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Esperanza Aguirre y Gil de Biedma (Madril, 1952ko urtarrilaren 3a) Madrilgo Erkidegoko Alderdi Popularreko politikaria da. Madrilgo Erkidegoko Gobernuko 3. presidente ohia da. Karguan 2003tik 2012ra arte egon zen eta aurretik, Hezkuntza eta Zientzia ministroa eta Senatuko presidentea ere izan da. Britainiar Inperioko Ordenaren dama da.
- Artikulu hau politikari espainiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Oso ezagunak izan ziren Esperanza Aguirreren eta Alberto Ruiz-Gallardón alderdikideearen arteko gatazkak erkidegoko gobernuaren boterea lortzeko. Bilderberg Talde erdi-sekretuko kidea da.[1]2011ko otsailean ebakuntza egin zioten, bularrean zuen minbizia zela eta eta politika aktiboa uzten zuela iragarri zuen[2].
Hala ere itzuli zen, Madrilgo alkatetzarako hauteskundeetara aurkeztuz[3], eta hauteskundeak irabazi zituen[4]. Hala ere Ahora Madrideko Manuela Carmenak eskuratu zuen alkatetza[5].
Ustelkeria kasu ezberdinak zirela eta, bere inguruko hainbat alderdikide eta kargu ohi atxilotu eta prozesatu zituzten. Hori dela eta 2017ko apirilaren 24an dimisioa eman zuen ordezkari eta eledun gisa[6].