Eskorbuto
Giza gaitz bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskorbutoa C bitaminaren (azido askorbikoa) eskasiak eragindako gaixotasuna da. Haren lehen sintomak nekea, ahultasuna eta beso eta bernetako mina dira. Tratamenturik gabe, globulo gorri kantitatearen beherakada, hortzen gaixotasunak, ile falta eta azaleko lesioak eragiten ditu besteak beste. Eskorbutoak aurrera egin ahala, zaurien zikatrizazio eskasa, umore aldaketak,eta, azkenik, heriotza eragiten du (infekzio batek edo odol isuriek eraginda). [1]
Eskorbuto | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nutritional deficiency disease (en) , ascorbic acid deficiency (en) , abitaminosia eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Arrazoia(k) | ascorbic acid deficiency (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sodium ascorbate (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E54 |
GNS-10 | E54 |
GNS-9 | 267 |
OMIM | 240400 |
DiseasesDB | 13930 |
MedlinePlus | 000355 |
eMedicine | 000355 |
MeSH | D012614 |
Disease Ontology ID | DOID:13724 |
Beharrezkoa da gutxienez hilabete bat pasatzea C bitamina jaso gabe (edo bitamina honen dosi oso urriak jasotzea) gizakiengan eskorbutoaren lehen sintomak azaltzeko. Antzina oso normala zen itsasgizonek gaixotasun hau pairatzea, izan ere, haien dietan ez ziren ez fruta, ez barazki freskorik aurkitzen, hau da, ez zuten C bitamina iturririk kontsumitzen zituzten elikagaietan. Gaur egun, eskorbutoa pairatzen duten pertsonak, normalean, arazo psikikoak dituzten pertsonak, alkoholikoak, eta dieta anormalak dituzten horiek izan oi dira. Heste arazoek eta dialisiak ere eskorbutoa eragin dezakete kasu batzuetan. C bitamina edo azido askorbikoa ez da giza gorputzean sintetizatzen, beste animali batzuetan gertatzen den moduan, hori dela eta, gizakiak kanpotik jaso behar du bitamina hau, hau da, haren dietaren bitartez. Bitamina hau beharrezkoa da giza kolagenoaren produkzioan eta haren gabeziak produkzio hau ezinezko bilakatzen du osasun arazo larriak sortuz. Eskorbutoaren tratamendua C bitaminaren aho bidezko kontsumoan oinarritzen da normalean. Tratamendua hasi ondoren, subjektuak pare bat egun beharko ditu hobetzen hasteko, honen ondoren sintomak desagertuz joango dira subjektua gustiz indarberritu eta errekuperatu arte (2 aste pasa ondoren subjektua guztiz osatu oi da). C bitaminaren iturri nagusiak elikagai zitrikoak dira. Gomendagarria da elikagai hauek gordinik jatea, hauek sukaldatzea haien C bitaminaren kantitatea murrizten baitu. [2][3][4]
Eskorbutoa pairatzea nahiko arraroa da gaur egun, normalean desnutrizioa pairatzen duten pertsonengan ematen da.
Eskorbutoa Antzinako Egipton diagnostikatu eta deskribatu zen jada, izan ere, garai hartako itsas bidaien luzeera mugatzen zuen faktore garrantzitsu bat izan zen. 1753. urtean James Lind, Royal Navy-ko kirurgialari batek, eskorbutoa zitrikoak janez osatzen zela aditzera eman zuen lehen aldiz, hala ere, 1795arte itxaron behar izan zen istazarmada britanikoak, Gilbert Blame bezalako erreformatzaileen presioak eraginda, marinelei erregularki limoi zukua ematen hasi zen arte.[5]