Esa
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Esa[3][lower-alpha 1] (erronkarieraz: Ihesa)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 48,5 kilometrora. Altuera 416 eta 1 291 metro artekoa da, eta 22,95 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 294 biztanle zituen.
Esa | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Leireko monasterioa; behealdean Esako urtegia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | Yesa | ||
Alkatea (2011-2023) | Roberto Martínez Luyando (independenteak) | ||
Posta kodea | 31410 | ||
INE kodea | 31261 | ||
Herritarra | esar, ihestar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′33″N 1°12′02″W | ||
Azalera | 22,95 km² | ||
Garaiera | 416-1291 metro | ||
Distantzia | 48,5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 294 (2023: −10) | ||
Dentsitatea | 12,81 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,55 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 20,83 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 71,88 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,82 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 11,70 (2018: %4,86) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) | ||
Webgunea | www.yesa.es |
Esa Urraul ibarrean dago geografikoki. Udalerri hau Esako urtegia osatzen duen presa izena emateagatik eta bertan egoteagatik da bereziki ezaguna. Aipagarria da, halaber, Leireko monasterioa bere udalerrian dagoelako, Euskal Herriko zenobio zaharrena eta Nafarroa Garaiko eraikin erromaniko garrantzitsuenetako bat. Herria Aragoi ibaiaren gaineko muino batean dago, Leireko mendilerroa buru duela, Jazetania osoan zehar hedatzen den Berdungo kanalaren amaieran.
Urraul ibarrena da geografikoki, baina ez administratiboki 1846tik, udalerri independente batean sortu zenetik. Bertako biztanleak esarrak (erronkarieraz: ihestarrak) dira.