Erromatar sarkofago
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromatarren sarkofagoak antzinako Erromako hiletetan erabiltzen ziren eta, beraz, erromatarren hileten artelanetan. II. mendetik IV. mendera ohikoak ziren marmolezko eta kareharrrizko erliebean egindako sarkofagoak goi mailako ehorzketak [2] egiteko. Gutxi gorabehera 10.000 erromatar sarkofago iraun dute gaurdaino eta zatiak kontuan izanik 20.000 inguru. [3] Eszena mitologikoak oso erabiliak izan arren, [3] sarkofagoen erliebea "erromatarren ikonografiaren iturri aberatsena»" izendatua izan da [3]; hildakoaren bizitza, eszena militarrak eta beste hainbat gai ere irudikatzen ziren.
Judu eta kristauek sarkofagoak ere egiten zituzten [3]; izan ere, hirugarren mendearen amaieratik sortutako sarkofago kristauak, kristau eskulturaren lehendabiziko formak adierazten dute eta arte paleokristauaren ikerketarako garrantzitsuak dira.