Giza gaixotasuna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Errakitismoa (grekeratik ῥάχι-ς/-δοςrhakhi(d) "bizkarrezurra" + -îtis "hantura" + -ismos "prozesu patologikoa") D bitaminaren gabeziaren ondorioz sortutako gaixotasuna da. Gaitz honek hezurren biguntze eta ahultzea dakar. Haur txikiengan agertu ohi da.
D bitaminak kaltzio eta fosforoarenodol-maila erregulatzen du, izan ere, heste meharrean bi elementu horien xurgapena bultzatzen baitu. Odoleko kaltzio eta fosforo maila baxuek sortzen duten hezurren eta kartilagoenmineralizazioaren jaitsieraren ondorioz sortutako itxuragabetasun eskeletikoengatik bereizten da [1].
D bitaminaren gabeziaren atzean arrazoi desberdinak egon daitezke: elikadura txarra (esnerik gabekoa, adibidez), intsolazio urria (eguraldi goibeleko herrialdeetan) edo D bitaminaren heste-xurgapena eragozten duten gaitzen agerpena, besteak beste.