Eric Hobsbawm
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dr Eric John Blair Hobsbawm (1917ko ekainaren 9a - 2012ko urriaren 1a) Ingalaterrako historialari eta idazle marxista izan zen. Historialari eta intelektual britaniar marxisten artean, Hobsbawm zen irakurle, eragin eta errespetu gehien eta handiena zituena.[1]
Eric Hobsbawm | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1917ko ekainaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Viena Villa Seutter (en) Berlin Londres |
Lehen hizkuntza | ingelesa alemana |
Heriotza | Londres, 2012ko urriaren 1a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Aita | Leopold Percy Hobsbaum |
Ama | Nelly Hobsbaum |
Ezkontidea(k) | Muriel Seaman (en) Marlene Hobsbawm (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | King's College (en) St Marylebone Grammar School (en) Prinz-Heinrichs-Gymnasium (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana frantsesa italiera gaztelania |
Irakaslea(k) | Balduin Fischer (en) Otto Rubensohn Arnold Bork (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialari ekonomikoa, social historian (en) , unibertsitateko irakaslea, music journalist (en) eta historialaria |
Enplegatzailea(k) | Birkbeck, University of London (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Britainiar Akademia Hungariako Zientzien Akademia Errege Literatura Elkartea Accademia delle Scienze di Torino |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Erresuma Batuko Alderdi Komunista |
Alexandrian jaio bazen ere, Vienan eta Berlinen hazi zen, harik eta bere familia ihesean Londresa joan arte 1933an, Hitlerrek boterea eskuratu zuenean. Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen.
Hobsbawm Britania Handiako Alderdi Komunistaren kidea izan zen denbora luzean, baita Alderdi Komunistako Historialarien Taldekoa ere. Hogei liburutik gora idatzi bazituen ere, batik bat ezaguna da Frantziako Iraultzatik Sobiet Batasuna desagertu bitarteko historia lau liburukoagatik (The Age of Revolution, The Age of Capital, The Age of Empire, The Age of Extremes). Niall Ferguson historialariak esan zuen laukote hori abiapunturik hoberena zela historia garaikidea ezagutu nahi dutenentzat[2].
Hobsbawmen auzi kutunenetakoa tradizioaren garapena zen. Nazio-estatuaren inguruan tradizioen eraketa aztertu zuen bere lanetan. Haren ustetan, tradizio franko asmatzen dute nazioko goi-mailakoek nazioaren garrantzia eta izatea bera justifikatzeko.