Enara
Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Txikiak dira, eta gorputza bereziki moldatua dute hegan oso ongi egiteko. Bere barnean enarak biltzen dituen Hirundinidae familia osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Enara, halaber ainara, elaia (Bizk.) edo txenada (Gip.), Hirundinidae familiako hegazti paseriformeen izen arrunta da.
Enara | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Hirundinidae Vigors, 1825
|
Azpibanaketa | |
19, ikusi testua.
|
Enaren banaketa kosmopolita da, mundu osoan bizi eta habia egiten baitute, Antartikan salbu. Familiaren jatorria Afrikan dagoela uste da, eta jatorriz habia zuloetan egiten zutela; oraindik ere Afrikan dute espezieen aniztasunik handiena. Europa eta Ipar Amerikako zenbait espezie distantzia luzeko migratzaileak dira; Afrikakoek, berriz, ez dute migratzen. Batzuk, giza jardueren ondorioz, iraungitze arriskuan daude, baina beste batzuk, ingurumenean eragindako aldaketak direla kausa, abantaila lortu dute eta gizakiei lotuta bizi dira. Euskal Herri osoan oso arrunta eta ugaria da udaberritik udazkenera bitartean, gehienetan landa inguruetako eraikinen inguruan (baserri, abeletxe eta abar).[1]