Edith Cavell
From Wikipedia, the free encyclopedia
Edith Louisa Cavell (Swardeston, Norfolk, 1865eko abenduaren 4a - Brusela, 1915eko urriaren 12a) britainiar erizaina izan zen. Lehen Mundu Gerran bi aldeetako soldaduen bizitzak salbatzeagatik nabarmendu zen. Horrela, Alemaniako tribunal militar batek heriotza zigorra ezarri zion epaiketa labur-labur batean, goi mailako traizioa leporatuta, Bruselako bere ospitalean soldadu belgiar, frantses eta ingelesei aterpe eman eta Belgikara ihes egiten lagundu izanagatik. Nazioarte mailan presio handia egin zen, zigorra bete ez zedin, baina ez zen hala izan; Cavellek 49 urte zituen, exekutatu zutenean. Haren heriotzak gaitzespen jarrera ugari eragin zuen munduan zehar, eta jarraipen handia izan zuen prentsan.
Edith Cavell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edith Louisa Cavell |
Jaiotza | Swardeston (en) , 1865eko abenduaren 4a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Schaerbeek, 1915eko urriaren 12a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Norwich Cathedral (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Norwich High School for Girls (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina, matron (en) eta governess (en) |
Enplegatzailea(k) | The Royal London Hospital (en) St Leonard's Hospital (en) Gurutze Gorria |
Santutegia | |
Urriaren 12 | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
edithcavell.org.uk | |
"Abertzaletasuna ez da nahikoa, ez dut gorrotorik izan behar nire bihotzean" haren esaldi ezagunenetarikoa da. Anglikanismoan oinarritutako sinesmen sendoak zituen eta horregatik laguntzen zien bi aldeetako soldaduei. "Ezin naiz gelditu, salbatu behar diren bizitzak dauden artean[1]", esaten zuen.
Erizaintza modernoaren aintzindari izan zen Belgikan.