Danishmendiar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Danishmendiarrek (persieraz: سلسله دانشمند, turkieraz: Danişmentliler) turkiar beierri bat eratu zuten erdialdeko eta ekialdeko Anatolian 1104 eta 1178 artean.[1] Hasieran, dinastia Sivas, Tokat eta Niksar hirien artean oinarritu zen erdialdeko Anatolian; gero mendebalderantz jo zuten Ankara eta Kastamonuraino eta hegoalderantz Malatyaraino (1103an hartu zutena). XII. mendearen hasieran, Rûmgo Sultanerria bere arerio nagusia izan zen eta gurutzatuak ere borrokatu zuten.
Datu azkarrak Danishmendiarrak سلسله دانشمندDanişmentliler, Geografia ...
Danishmendiarrak سلسله دانشمند Danişmentliler | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1071 – 1178 | |||||||
Beierria | |||||||
Anatolia 1097. urtean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Sivas Niksar | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Turkiera | ||||||
Erlijioa | Islama | ||||||
Historia | |||||||
|
Itxi
Danishmend Gazik (Dānishmand -دانشمند- persieraz "jakintsu" esan nahi du) dinastia eratu zuen baina ez dago bere bizitzari buruzko zehatzik.
Hona hemen agintarien zerrenda:
Informazio gehiago Dānishmand, Agintaldia ...
Dānishmand | Agintaldia | Oharra(k) |
---|---|---|
Danishmend Gazi | 1097 -1104 | Danishmend Taylu ere deitua |
Gazi Gümüshtigin | 1104-1134 | |
Melik Mehmed Gazi | 1134-1142 | |
Sivasko adarra (Meliks - erregeak) | 1142–1175 | Anatoliar seljukarrek hartua |
Melik Yaghibasan | 1142–1164 | |
Melik Mücahid Gazi | 1164–1166 | |
Melik İbrahim | 1166-1166 | |
Melik İsmail | 1166-1172 | |
Melik Zünnun | 1172–1174 | |
Malatyako adarra (emirrak) | 1142–1178 | Anatoliar seljukarrek hartua |
Ayn el-Devle | 1142–1152 | |
Zülkarneyn | 1152–1162 | |
Nasreddin Muhammed | 1162–1170 | |
Fahreddin | 1170–1172 | |
Afridun | 1172–1175 | |
Nasreddin Muhammed | 1175–1178 | 2. agintaldia |
Itxi