Cuniculus paca
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cuniculus paca Cuniculus generoko animalia espezie bat da. Karraskarien barruko Cuniculidae familian sailkatuta dago. Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bizi dira, eta hain hedadura handia dutenez izen arrunt asko dituzte: gaztelaniaz paca izena da hedatuena, baina nahuatl hizkuntzak hedapena duen lekuetan, batez ere Mexikon eta Erdialdeko Amerikan, Tepēitzcuintli du izena, maia herriak jaleb deitzen du, Panaman conejo pintado, Ekuadorren guanta, Perun majás edo picuro, Bolivian jochi pintado eta Kolonbian boruga. Belizen gibnut deitzen da eta bertan jangarri gisa ehizatzen da, Guianan labba izena du, lapa Venezuelan, eta lappe Trinidad uhartean.
Datu azkarrak Cuniculus paca, Iraute egoera ...
Cuniculus paca | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Cuniculidae (en) |
Generoa | Cuniculus |
Espeziea | Cuniculus paca Linnaeus 1766[2]
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Itxi