Cocherelgo gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cocherelgo gudua 1364ko maiatzaren 16an Karlos V.a Frantziako erregearen eta Karlos II.a Nafarroako erregearen tropen arteko borroka izan zen, Borgoinako dukerriko ondorengotza zela medio, Ehun Urteko Gerraren gatazkaren barruan. Bertrand du Guesclin zeukaten buru frantziarrek, eta Joan III.a Graillykoa, Captal de Buch, nafarrek. Ondorioa frantziarren garaipena izan zen.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Cocherelgo gudua | |||
---|---|---|---|
Ehun Urteko Gerra | |||
Data | 1364ko maiatzaren 16a | ||
Lekua | Houlbec-Cochereldik gertu | ||
Koordenatuak | 49°03′32″N 1°20′31″E | ||
Emaitza | Frantziar garaipen erabakigarria[1] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Itxi
Nafarrek, ingelesen estrategiari eutsita, defentsa egora hartu zuten, du Guesclin erasotzailea izan zedin. Frantziar kapitainak defentsa hori apurtu ahal izan zuen eraso ondoren, alde egiteko itxura eginez. Izan ere, nafarrek goiko kokapena utzi zuten etsaien atzetik. Du Guesclinen alboko eraso batek garaipena eman zion.