Christian Goldbach
matematikari alemaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Christian Goldbach (1690eko martxoak 18-1764ko azaroak 20) Königsbergen, Prusian (gaur egun Kaliningrado, Errusia) jaiotako prusiar matematikari bat izan zen, artzai baten semea. Legeak eta matematika ikasi zituen. Zenbait bidaia egin zituen Europan zehar, eta zenbait matematikari ospetsu ezagutu zituen, Gottfried Leibniz, Leonhard Euler eta Daniel Bernoulli horien artean.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Christian Goldbach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Königsberg, 1690eko martxoaren 18a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Mosku, 1764ko azaroaren 20a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Königsbergeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, zientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta executive (en) |
Lantokia(k) | San Petersburgo eta Mosku |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia |
Itxi
1725ean historialari eta matematika irakasle bihurtu zen San Petersburgon. Hiru urte beranduago Moskura joan zen Petri II.a Errusiakoa tsarrarentzat lan egitera. Europa osoan zehar bidaiatu zuen matematikari askorekin harremanetan jarriz, Euler horien artean, nortzuekin beranduago kontaktuan jarraitu zuen.