Camarinako arpilatzea K.a. 405eko udaberrian gertatu zen. Hermokratesek K.a. 408tik eraso egiten zituen kartagotar eskualdeak Selinustik, eta erantzun moduan, Kartagok armada bat bidali zuen Siziliara, Hanibal Magon eta Himilkon II.a, magoniden esanetara. Hauei greziar koalizio batek, Sirakusak zuzenduta, aurre egin zien.
Greziarrek Akragas laga zuten K.a. 406ko neguan zortzi hilabeteko setio baten ondoren. Setioaren bitartean, Hanibal hil zen izurri batek jota. Kartagotarrek, Akragas arpilatu ondoren, han eman zuten negua eta K.a. 405eko udaberrian Gela eraso zuten. Dionisio I.a Sirakusako buruzagi nagusia bilakatu zen, baina haren armadak porrot egin zuen Gelan. Nahiz eta greziarren galerak eskasak izan, Dionisiok hiria utzi zuen eta hurrengo egunean, kartagotarrek garbitu zuten. Gelako arpilaketaren ostean, greziar armada presaka Camarinera abiatu zen Gelako errefuxiatuekin. Dionisiok Camarinako defentsa prestatu beharrean, biztanleei agindu zien hiria uztea. Baina Sirakusarantz atzera egiten zutenean, greziar armadan matxinatutako talde batek Sirakusa okupatu zuen, Dionisiok hiria beranduago berreskuratu bazuen ere. Kartagotarrak, Camarina arpilatu eta gero, Sirakusaren aurrean udan kanpatu ziren. Azkenean, sinatutako bake-itunaren arabera, kartagotarren eskuetan utzi zen Selinus, Akragas, Gela eta Camarina. Baimena eman zitzaien greziarrei hiri horietara itzultzeko eta Dionisio ontzat hartu zuten Sirakusako mandataria izateko. Kartagok Sizilian kontrolaren une gorena lortu zuen. Egoera hau ez zen errepikatuko Agatokles hil arte K.a. 289an.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Camarinako arpilatzea |
---|
II. Siziliar gerrak |
Greziar-puniko maskaren nahasketa.
|
Data | K.a. 405 |
---|
Lekua | Camarina, Sizilian |
---|
Koordenatuak | 36°52′19″N 14°26′52″E |
---|
Emaitza | Camarina suntsiturik |
---|
|
|
|
|
Siziliako greziarrak |
Himilkon II.a Kartagokoa |
---|
|
|
30.000 oinezko eta 3.000 zaldun |
40.000-50.000 (Kern, Paul B. Ancient Greek Warfare, 172 orria) oinezko |
---|
|
|
|
Itxi