Buztanikara hori
Europako buztanikara-espeziea, besteak baino lirainagoa eta buztan luzeagoa duena. Arra horia, zuria, beltza eta grisa da; emea oso antzekoa, baina koloreak ez ditu hain biziak. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Buztanikara horia (Motacilla cinerea) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Buztanikara horia | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Motacillidae |
Generoa | Motacilla |
Espeziea | Motacilla cinerea Tunstall, 1771
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 1,91 g (pisua jaiotzean) 17,4 g (helduen pisua) |
Zabalera | 26 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4,6 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 13 egun |
Itxi
Buztanikara horiak gorputz liraina, isats luzea, nahikoa moko luzea eta hanka luzeak ditu. Bizkarraldea gris-urdinxka du eta sabelalde horia. Maiz ibiltzen da lurretik oinez edo korrika eta tarteka hegaldi txikiak egiten ditu intsektuak harrapatzeko. Habia uretatik gertu egiten du, haitzetan edo eraikuntzetako zuloetan. Euskal Herrian, isurialde atlantikoan mediterraneoan baino ugariagoa da.[2]