Bos taurus
ugaztun belarjale handia: arra denean zezen, emea behi / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bos taurus bobidoen familiako ugaztun ungulatua da. Aspaldi etxekotu zen uro edo basazezenetik abiatuta, egun galdua, haragi, esne, larrutarako zein zamaritzat. Emeei behi deitzen zaie, eta arrei zezen. Gainera, ara zikiratuei idi izena ematen zaie eta jaio berriei txahal. Haren garrantzi ekonomiko eta sozialagatik, eta gizakiek harekin duten harremana dela eta, izen ugarikoa da.
Datu azkarrak Bos taurus, Sailkapen zientifikoa ...
Bos taurus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bos |
Espeziea | Bos taurus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Itxi
Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera, abererik erabilienak dira.[1] Herrialde batzuetan –Indian, adibidez– animalia sakratuak dira. Munduan gaur egun 1.300 milioi abelburutik gora daudela estimatzen da.