Birikako minbizi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Biriketako minbizia izaera gaiztoa duen eritasuna da eta ohikoenetariko minbizi mota da mundu mailan. Europan eta Estatu Batuetan, biriketako minbizia heriotza-kausa nagusia da gizon eta emakumeetan[1]. Biriketan agertzen da, biriketako ohiko zelulen kontrolik gabeko hazkuntza gaiztoaren ondorioz. Normalean, hazkuntza horrek biriketako zelula epitelialetan izaten du jatorria, baina gorputzeko beste organoetara zabal daiteke[2]. Minbizien artean beldurgarrienetarikoa da 2 arrazoi nagusiengatik:
- Alde batetik, biriketan sortzen diren tumoreak gorputzeko urruneko organoetara erraztasunez hedatzen dira. Hau da, minbizi zelulek urruneko organoak inbaditzean metastasia eratzeko gaitasun handia dute. Hala ere, beste organoetan jatorria duten tumoreek biriketan sortutako metastasiak ez dira biriketako minbizitzat hartzen.
- Bestetik, garaiz diagnostikatzeko oso zaila da. Izan ere, minbizi honen lehenengo estadioak sintomarik gabekoak izaten dira normalean[3]. Hori dela eta, maiz, biriketako minbiziaren diagnostikoa beste arrazoi bategatik egindako bularraldeko erradiografia baten ondorioz ematen da[4].
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Birikako minbizi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | respiratory system cancer (en) , pneumopatia, lung neoplasm (en) eritasuna |
Espezialitatea | onkologia pneumologia |
Arrazoia(k) | tobacco smoking (en) , asbestosi, passive smoking (en) , radon, airearen kutsadura Erretze |
Sintoma(k) | bularreko mina, Eztula, hemoptisia, betealdia, pisu galera, anorexia, Arnasestua wheeze (en) |
Sortzen du | heriotza |
Azterketa medikoa | erradiografia, ordenagailu bidezko tomografia axiala, Bronkoskopia biopsia |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | C34.2, C34.1 eta C34.3 |
GNS-9-MK | 162.3, 162.5, 162.8 eta 162.4 |
GNS-10 | C3333.-C3434. |
GNS-9 | 162162 |
OMIM | 211980, 608935, 612593, 614210 eta 612571 |
DiseasesDB | 7616 |
MedlinePlus | 007194 eta 007270 |
eMedicine | 007194 eta 007270 |
Disease Ontology ID | DOID:1324 |
Itxi