Betoi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Betoi[1] (latinez: Vetton; grezieraz: Ouettones) Hispanian, Iberiar goi-lautadan, bizi zen herri zelta izan zen.[2] Burdin Aroan, ordotsen kultura sortu zuten Duero eta Tajo ibaien artean. Gaur egungo Avilako probintzian, Salamancakoan eta Cacereskoan bizi ziren nagusiki, baita Toledokoa eta Zamorakoaren zati batzuetan eta Castelo Branco eta Guardako mugako zonaldeetan ere.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Mota | isolated human group (en) eta Herri |
---|---|
Geografia | |
Estatua | Espainia |
Itxi
- Artikulu hau Hispaniako antzinako herriari buruzkoa da; nahasketa gaitzat duena beste hau da: «Hormigoi»
Arte ikur nagusien artean, harrizko eskultura zoomorfoak ditugu, "verraco" izenekoak, zezenak, txerriak edo basurdeak irudikatzen dituztenak. Mikeldiko idoloaren antzeko irudiak ziren. Halaber, kastroen eraikuntzak ere mantendu dira gaur egun arte.