Bera
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bera[3] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortzirietako ibarrekoa, Baztan Bidasoa eskualdekoa. Bidasoa ibaiaren ertzean dago, Lapurdirekiko eta Gipuzkoarekiko mugan, itsas mailatik 56 metro gorago. 35,6 kilometro koadro ditu, eta 3.763 biztanle zituen 2017ko erroldan. Nafarroako hiriburu Iruñea 68 kilometro hegoaldera du.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Bera | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Berako elizaren inguruak, hegoaldetik ikusita | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Bortziriak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Bera | ||
Alkatea | Josu Iratzoki Agirre (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31780 | ||
INE kodea | 31250 | ||
Herritarra | beratar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°16′42″N 1°40′57″W | ||
Azalera | 35,6 km² | ||
Garaiera | 56 metro | ||
Distantzia | 68 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.792 (2023: 21) | ||
Dentsitatea | 106,52 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,47 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 68,59 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 84,12 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 5,72 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,58 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 62,60 (2018: %-8,38) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1402an eskubideak jaso | ||
Webgunea | http://www.bera.eus |
Itxi
2009az geroztik, UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateko partaide da.