Belemnitida
Zefalopodo itsastarren taldeko izaki fosila, txipiroiekin lotura estua duena. Hiru atalez osatutako barne-maskorra zuten, baina fosiletan lehen atala eta, zenbait kasutan, bigarrenaren atalen bat soilik kontserbatu dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Belemnitida edo zentzu zabalean belemniteak Cephalopoda klaseko molusku desagertuen ordena da. Coleoidea azpiklasearen barnean kokatzen dira, txibiekin eta olagarroekin batera.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Belemnitida | |
---|---|
Triasiko-Kretazeo Berantiar | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Cephalopoda |
Superordena | Belemnoidea |
Ordena | Belemnitida Zittel, 1895
|
Azpibanaketa | |
Belemnitina Belemnopseina |
Itxi
Genero honetako animalien fosil asko aurkitu dira; makila itxurakoa dute oskola[1] eta pentsatzen da kakodun 10 garro zituztela eta hegats pare bat oskolean. Jurasiko garaian azaldu dira horien aztarnak eta Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboan desagertu ziren, Kretazeoaren amaieran, duela 66 milioi urte.