Barbra Streisand
From Wikipedia, the free encyclopedia
Barbara Joan "Barbra" Streisand (Brooklyn, 1942ko apirilaren 24a - ) aktore eta abeslari estatubatuarra da. Oscar Sariak ez ezik, Urrezko Globo Sariak eta Emmy Sariak ere irabazi ditu, show business estatubatuarraren emakume garrantzitsuenetariko bat izanik.[1][2]
Barbra Streisand | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Barbara Joan Streisand |
Jaiotza | Brooklyn, 1942ko apirilaren 24a (82 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Woodland Hills |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Emanuel Streisand |
Ezkontidea(k) | Elliott Gould (1963 - 1971) James Brolin (1998 - |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Erasmus Hall High School (en) The Center for Early Education (en) Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, film-zuzendaria, egile abeslaria, zinema ekoizlea, idazlea, jazz musikaria, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, aktorea, estudioko musikaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Anna Magnani, Billie Holiday, Mariangela Melato, Monica Vitti eta Eleonora Duse |
Genero artistikoa | traditional pop (en) jazza Disco musika |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records Decca (en) London Recordings (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
barbrastreisand.com | |
| |
Abesti lehiaketa batean irabazle atera ondoren, abesteko eta telebistan lan egiteko hartu zuten. 1961ean antzerki lan batean agertu ondoren, Blue Angel Clubek kontratatu zuen, eta handik Broadwayko antzeztokietara iritsi zen, 1962an. Antzokiak ateak itxi zituenean, gau klubetako, telebistako eta Broadwayko ekoizleen eskaintzak jaso zituen. 1968an Funny girl (Neskatila xelebrea) musikalaren zinemarako bertsioaren protagonista papera egin zuen, William Wylerren zuzendaritzapean, eta antzezle onenaren Oscar saria jaso zuen. Beste zenbait lan aipagarri: Hello, Dolly! (1969, Gene Kelly); Zatoz nire ondora (1970, Vincent Minnelli); Ginen bezalaxekoak (1973, Sidney Pollack); Izar bat sortu da (1976, Frank Pierson); Iraupen borroka (1979, Howard Zieff); Yentl (1983, bera zela antzezle, zuzendari eta ekoizle); Zoroa (1987, Martin Ritt); Itsasaldien printzea (1991, bera zela antzezle, zuzendari eta ekoizle). Bere lehen diskotik (Barbara Streisand: The first Album) milioitik gora ale saldu ziren. 1987an Grammy sari bat jaso zuen, emakumezko ahots onenarena, The Broadway Album (1986) diskoarengatik. 1992an Sony Corporation disko etxearekin diskoak grabatzeko eta filmak egiteko kontratua izenpetu zuen.[3]
James Brolin aktorearen emaztea da.