Barasoain
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Barasoain[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,2 kilometrora. Altuera 490 eta 641 metro artekoa da, eta 13,94 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 602 biztanle zituen.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Barasoain | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko enparantza nagusia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Barásoain | ||
Alkatea (2011-2023) | Rita Roldan Murillo (talde independente) | ||
Posta kodea | 31395 | ||
INE kodea | 31045 | ||
Herritarra | barasoaindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′54″N 1°40′16″W | ||
Azalera | 13,94 km² | ||
Garaiera | 490-641 metro | ||
Distantzia | 26,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 602 (2023: −19) | ||
Dentsitatea | 43,19 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,7 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 44,03 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 72,41 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 6,40 (2018: %-0,59) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1847 (independentzia) | ||
Webgunea | www.barasoain.net |
Itxi
Garinoainekin batera hiri jarraitua osatuz, Zidakos eta Leotz ibaiek inguratzen duten ordoki txiki baten gainean dago Barasoain. Orbaibarreko lehen herrigunea da eta bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela. Martin Azpilkueta nafar ospetsuaren jaioterria, herriak zenbait jauregi nabarmen ditu, katedral itxurako Andre Maria elizaz gain.
Bertako biztanleak barasoaindarrak dira.