Bank of America
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bank of America Corporation (normalean Bank of America edo BofA laburtua deitua) Charlotten egoitza duen bankua da. Aktiboak kontuan hartuz, Estatu Batuetako bigarren banketxe holding handiena da.[1] 2010etik aurrera, Bank of America Ameriketako Estatu Batuetako bosgarren konpainiarik handiena da guztizko diru-sarrerei dagokienez,[2] eta petrolio-konpainia ez den hirugarrena (Wal-Mart eta General Electricen ondoren). 2010ean, Forbes aldizkariak Bank of America munduko hirugarren enpresarik handiena izendatu zuen.[3]
Bank of America | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Bank of America Corporation |
Izen laburra | BofA |
Mota | kreditu-erakundea, negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | finantza-zerbitzua, Bankua eta International Standard Industrial Classification (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | World Wide Web Consortium eta FIDO Alliance (en) |
Honen parte | S&P 500 |
Eskumendekoak | Merrill Lynch, Bank of America Merrill Lynch (en) , Endeavour Foundation (en) , 1st Franklin Financial (en) , Incapital (en) eta Seafirst Bank (en) |
Enplegatuak | 204.000 (2018) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Brian Moynihan (en) |
Zuzendaritza-taldea | Brian Moynihan (en) , Lionel Nowell (en) , Sharon Allen (en) , Susan Bies (en) , Frank Bramble (en) , Pierre de Weck (en) , Arnold W. Donald, Linda Hudson (en) , Monica C. Lozano (en) , Tom May (en) , Denise Ramos (en) , Clayton Rose (en) , Clayton Rose (en) , Michael White (en) , Tom Woods (en) , David Yost (en) , Maria T. Zuber (en) eta Joe Almeida (en) |
Egoitza nagusi |
|
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | akzio konpainia eta kapital irekiko enpresa |
Jabea | Berkshire Hathaway (en) , The Vanguard Group (en) eta BlackRock |
Zeren jabe | 108 North State Street (en) , Bank of America Center (en) , Bank of America Plaza (en) , Fifth Third Center (en) , Stephen Sondheim Theatre, Bank of America Tower, Merrill Lynch, Bank of America Plaza, Bank of America Corporate Center, Bank of America Center (Houston) eta Second Severn Crossing (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 2.144.000.000.000 $ (2015) |
Kapital berekia | 272.920.000.000 $ |
Diru-sarrerak | 94.950.000.000 $ (2022) |
Irabazi garbia | 27.528.000.000 $ (2022) |
Ustiapen-mozkina | 18.995.000.000 $ (2020) |
Burtsa-kapitalizazioa | 232.000.000.000 $ (2017) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1998 1956 1784 |
Sortzailea | |
Sorlekua | San Frantzisko |
Ordezkatzen du | NationsBank (en) eta Bank of America NT&SA (en) |
Aurrekoak | FleetBoston Financial (en) , Boatmen's Bancshares (en) , Continental Illinois (en) , Fourth Financial Corporation (en) eta Michigan National Bank (en) |
Jasotako sariak | The Center's Honorarium Honorees (1999) |
webgune ofiziala |
2008an Merrill Lynch erosi zuenean, Bank of Americak postu inportantea bereganatu zuen inbertsio-bankaren merkatuan. 2009ko abuztuan gordailu guztien %12,2 egin zuen Estatu Batuetan,[4] eta Estatu Batuetako lau banku handienetako bat da, Citigroup, JPMorgan Chase eta Wells Fargorekin batera.[5] Estatu Batuetatik at, 40 herrialdetan lan egiten du. Estatu Batuetan txikizkako bankaren tamaina du, herrialdeko biztanleriaren %80 inguru hartzen du eta 57 milioi bezero eta enpresa txiki artatzen ditu 5.600 banketxetan eta 16.200 kutxazain automatikotan (ATMak).[6]