Azerbaijango geografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azerbaijan Eurasiako Kaukaso eskualdean dago. Hiru ezaugarri fisiko nagusi dira Azerbaijanen: Kaspiar itsasoa, zeinaren itsasertzak ekialdera zuzendutako muga naturala osatzen duen; Kaukaso Handiko mendikatea iparraldean; eta lautada zabalak herrialdearen erdigunean. Azerbaijanek, gutxi gorabehera, Portugalen edo AEBetako Maine estatuaren azalera du eta garai bateko Sobietar Batasunaren tamainarekin alderatuz gero, haren eremuaren %0.5a baino ez luke izango. Transkaukasiako hiru estatuetatik, Azerbaijanek du azalerarik handiena. Herrialdeak administrazio azpi-banaketa aipagarri batzuk du, Nakhchivanko Errepublika Autonomoa, Azerbaijango gainerako lurraldeetatik banatuta dagoena, Armeniaren lur-adar bat dela eta. Azerbaijango gainontzekoengandik Armeniako lurralde-zerrendatik bereizten dena, eta Nagorno-Karabakh Eskualde Autonomoa, Azerbaijango beste eskualdeekin bakarrik muga egiten duena. . Nagorno-Karabakhren egoera autonomikoa negoziazioan zegoen 1994an.
Kontinentea | Eurasia |
---|---|
Lurraldea | Kaukaso |
Koordenatuak | 40°30′N 47°30′E |
Azalera | 112. postua |
• Guztira | 86,600 km2 |
• Lurrak | %99.87 |
• Urak | %0.13 |
Punturik garaiena | Bazarduzu Dagi 4,485 m (14,715 ft) |
Punturik baxuena | Kaspiar Itsasoa −28 m (−92 ft) |
Aintzira handiena | Mingäçevir Aintzira 605 km2 (234 sq mi) |
Klima | Hego-ekialdean: subtropikala eta hezea Erdialdean: subtropikala eta lehorra |
Lur mota | Menditsua eta landa baxuduna |
Baliabide naturalak | Petrolioa, gas naturala, burdin mea, metalikoak ez diren materialak, bauxita |
Arrisku naturalak | Lehorteak eta uholdeak, Kaspiar Itsasoaren handitzea |
Ingurumeneko arazoak | airearen kutsadura, uraren kutsadura, basamortutzea, hondakin arriskutsuak, itsasoko hondakinak, itsasontzien kutsadura |
Gune ekonomiko esklusiboa | Bat ere ez |
Kaukasoko mendien eskualdean kokatuta dagoen herrialde honek Kaspiar Itsasoa du ekialdean, Georgia eta Errusia iparraldean, Iran hegoaldean eta Armenia hego-mendebaldean eta mendebaldean. Nakhchivanen zati txiki batek ipar-mendebaldeko Turkiarekin ere muga egiten du. Azerbaijango hiriburua Baku hiri zaharra da, Kaspiar itsasoko portu handiena eta onena duena eta aspaldidanik errepublikako petrolio industriaren erdigunea dena.[1][2]