Aurrera Andaluzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aurrera Andaluzia (Adelante Andalucía) Andaluziako erakunde politiko bat da. Hasieran, 2018an, ezkerreko alderdi eta ekintzaile ekologista, feminista eta andaluzistek osatu zuten, Andaluziako Parlamentuko 2018ko hauteskundeetan ezkerreko indarrak bateratzeko. Hauteskunde horietan 17 aulki lortu zituzten, baina geroagoko liskarrek talde parlamentarioaren zatiketa ekarri zuten eta 2022ko hauteskundeetan koalizioak erabateko berrantolaketa izan zuen.
Aurrera Andaluzia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Andalusian nationalism (en) , sozialismo demokratikoa eta subiranismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Andaluziako Parlamentua 2 / 109 | |
Historia | |
Sorrera | 2018 |
Sortzailea | |
Aurrekoak | Adelante Andalucía |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Jatorriz, erakunde eta alderdi hauek osatzen zuten koalizioa: Andaluziako Ahal Duguk, Ezker Batuak (Andaluzian Izquierda Unida Los Verdes-Convocatoria por Andalucía izena du) eta Ezker Andaluzista (Izquierda Andalucista) eta Udaberri Andaluziarra (Primavera Andaluza) alderdi andaluzistek. Azken hauek Alderdi Andaluzistaren zatiketaren ondorio dira. Horrez gain, proiektu honetan parte hartu zuten gizarte zibileko hautagai independenteek eta munizipalismotik etorritako hainbat pertsonek.[1][2] Teresa Rodríguez bihurtu zen alderdiaren hautagaia eta kiderik ezagunena.
2020ko maiatzean Andaluziako Antikapitalistak erakundeak bat egin zuen, Ahal Dugutik bereizi ondoren. 2020ko azaroaren erdialdera, Teresa Rodríguezek zuzendutako korronteari atxikitako zortzi diputatu kanporatu zituzten parlamentu-taldetik. Hauxe gertatu zen Inmaculada Nieto, taldearen bozeramaileak, parlamentuaren mahaian transfugismoa salatu zuen ostean. Teresa Rodríguez bera izan zen Mahaiak hartutako erabakiaren ondorioz kanporatutakoetako bat.
Andaluziako Elkarrekin Ahal Dugu eta Aurrera Andaluziaren beste erakundeen arteko banaketaren ondorioz, bost alderdietatik hiru (Ezker Andaluzista, Udaberri Andaluziarra eta Andaluziako Antikapitalistak) eztabaida-prozesu bat hasi zuten «Andaluzia ez da amore ematen» izenekoa. Nahiz eta hauek ia ordezkapenik gabeko alderdiak ziren, parlamentu-taldearen erdia korronte honen parte ziren Rodríguezen zuzendaritzapean. Halaber, Andaluzia Defendatzea alderdi jaioberria erakunde honen parte bihurtu zen.
Eratze-prozesua 2021eko ekainaren 26an amaitutzat eman zuten Aurrera Andaluziaren Asanblada Nazional Eratzailearekin. Etapa berri honetan Aurrera Andaluziak profil andaluzista argi bat hartu zuen bere gain proposamen soberanista, andaluziar eta ekosozialista bat eraikitzeko asmoz.